Descubre cómo se desarrolló el Día de la Industria 2018
Horrela izan da 2019ko Industria Eguna
Ezagutu industria gertutik
FVEM-en Industria Egunaren bigarren edizioa antolatu dugu. Ekitaldi bat industriaren errealitatea etorkizuneko profesionalei hurbiltzeko, batxilergo teknologikoko eta lanbide heziketako gazteei, hain zuzen ere.
Guztira, 1000 ikasle inguru, 23 ikasteta zentroko 33 talde FVEMen elkartutako beste 33 empresa bisitatuko dute aldiberean, hurrengo azaroaren 6an. Lan prosezuak, instalazioak, espezialitateak eta lan profilak ezagutuko dituzte.
Horren bidez, industriarekin loturiko topikoak desegin nahi ditugu, baita Bizkaiko eta Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialarentzat funtsezkoa den gure sektorearen sendotasuna erakutsi.
Horrela izan zen 2018ko Industria eguna
Helburuak
Gazteria Industriaren errealitate eta etokizunera hurbiltzea.
Industriako lanari agerikotasuna eta balioa ematea.
Bizkaiko industriaren sendotasuna eta etorkizuna erakustea.
Jakingura sorraraztea eta etorkizunerako aukerak zabaltzea.
Talentua atxiki eta erakartzea.
Sektorean emakumeak sar daitezen sustatzea.
Industriari buruzko topikoak desegitea.
Egun bat Industriaren etorkizuna belaunaldi berriei hurbiltzeko, herrialdearen motore gisa.
Programa
08:30 – 09:00. Lekualdatzea: Ikastetxeak -> Enpresak
09:00 – 11:30. Enpresak bisitatzea
11:30 – 12:15. Lekualdatzea: Enpresak -> Ekitaldia
12.30 – 13:45. Ekitaldia
13.30 – 14:00. Lekualdatzea: Ekitaldia → Ikastetxeak
Bisitak
Ikasleei harrera
Enpresa, prozesuak, produktuak edo zerbitzuak eta eskatu ohi diren profesionalen profilak aurkeztuko dira. Segurtasun-arauak.
Lantegiaren bistaldia
Instalazioetatik ibiliko dira eta prozesuak eta profil profesionalak azalduko zaizkie.
Bisitaren amaiera
Enpresako profil teknikoekin elkartuko dira, eta horiek, besteak beste, lan-prozesuak, industrian lan egiten hasteko moduak, ikasketak edo esperientzia pertsonalak jakinaraziko dizkiete.