Descubre cómo se desarrolló el Día de la Industria 2018

Horrela izan da 2019ko Industria Eguna

Ezagutu industria gertutik

FVEM-en Industria Egunaren bigarren edizioa antolatu dugu. Ekitaldi bat industriaren errealitatea etorkizuneko profesionalei hurbiltzeko, batxilergo teknologikoko eta lanbide heziketako gazteei, hain zuzen ere.

Guztira, 1000 ikasle inguru, 23 ikasteta zentroko 33 talde FVEMen elkartutako beste 33 empresa bisitatuko dute aldiberean, hurrengo azaroaren 6an.  Lan prosezuak, instalazioak, espezialitateak eta lan profilak ezagutuko dituzte.

Horren bidez, industriarekin loturiko topikoak desegin nahi ditugu, baita Bizkaiko eta Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialarentzat funtsezkoa den gure sektorearen sendotasuna erakutsi.

Horrela izan zen 2018ko Industria eguna

Helburuak

Gazteria Industriaren errealitate eta etokizunera hurbiltzea.

 Industriako lanari  agerikotasuna eta balioa ematea.

 Bizkaiko industriaren sendotasuna eta etorkizuna erakustea.

 Jakingura sorraraztea eta etorkizunerako aukerak zabaltzea.

 Talentua  atxiki eta erakartzea.

 Sektorean emakumeak  sar daitezen sustatzea.

 Industriari buruzko topikoak desegitea.

Egun bat Industriaren etorkizuna belaunaldi berriei hurbiltzeko, herrialdearen motore gisa.

Programa

08:30 – 09:00. Lekualdatzea: Ikastetxeak -> Enpresak

09:00 – 11:30. Enpresak bisitatzea

11:30 – 12:15. Lekualdatzea: Enpresak -> Ekitaldia

12.30 – 13:45. Ekitaldia

13.30 – 14:00. Lekualdatzea: Ekitaldia → Ikastetxeak

Bisitak

Ikasleei harrera

Enpresa, prozesuak, produktuak edo zerbitzuak  eta eskatu ohi diren profesionalen profilak aurkeztuko dira. Segurtasun-arauak.

Lantegiaren bistaldia

Instalazioetatik ibiliko dira eta prozesuak eta profil profesionalak azalduko zaizkie.

Bisitaren amaiera

Enpresako profil teknikoekin elkartuko dira, eta horiek, besteak beste, lan-prozesuak, industrian lan egiten hasteko moduak, ikasketak edo esperientzia pertsonalak jakinaraziko dizkiete.

Antolatzailea

Babesleak

Laguntzaileak